Egunerokoa

2015/11/12

IRAKASLE BERRIA!
Gaur irakasle berria izan dugu IKT irakasgai honetan, praktikei dagokionez.
Azaldu digute irakasgaiak 180º buelta hartuko duela eta hasi genuen blog-ak ez duela hildo berbera jarraituko. Klasean gai batzuk tratatuko dituguz eta haiei buruz hausnarketak eginez. Hausnarketa bakoitza blog-ean sartuko dugu hura eguneroko bat bihurtuz.


Beste alde batetik, ebaluaketari dagokionez, aldaketa nabarmena jasan duela aipa dezakegu. Ebaluazio przesuan ikasleok ere parte hartzea izango dugu. Bost ataletan banatuko da:


  • Bisualki nolakoa (deigarria eta intuitiboa den ala ez).
  • Alderdi idatzia (formala edo informala).
  • Edukiak: ideiak (gutaz aparte, irakasleak zuzenduko du ere).
  • Baliabideak: (Prezi, Bideo, PPT...)
  • Partaidetza.

Horrez gain, denboaz kanpo egiten bada sarreraren bat, 0,2 puntuko beherakada izango du emaitzetan.
Gainera, denok irten gara banaka klase aurrera norberari buruz hitz egiten eta irakasgaian zehar dituguzan itxaropenak azaldu ditugu.
Azkenik, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina eta haiei buruzko mitoetaz informazioa bilatzeko eskatu digute. Erderaz bakarrik aurkitu dugu, hala ere interesgarria suertatu zait.






2015/11/13

Informazioaren Gizartea


Hasieran, gai bat aurkeztu digu irakasleak, “Sociedad de la Informacion” deiturikoa. Hura azaltzeko, bideo bat jarri digu arbel digitalean. Bideo horretan azaltzen da zelan gero eta datu gehiago ekoizten ari garela, internet erabiltzen duten gero eta gailu gehiago ditugulako bakoitzak bere etxean.  

Hona hemen bideoa:
Ikusi ostean, “Big Bang Data” fenomenoa interneten aztertzeko eskatu digu. Gai horren inguruan hurrengo informazioa aurkitu nuen:

Teknologia berrien eraginez, datuak etengabe ari gara sortzen. Big Bang data erakusketa bat da saiatzen dena analizatzen eta aztertzen datuen etengabeko mugikortasun hori nolako eragina duten gure bizitza arruntean.

Argazkiak, datu pertsonalak… baliabide gisa erabiltzen dira ezagutza gehiago duen gizarte bat eratzeko; baina, aldi berean, kontraeragina sor dezake, behatzeko tresna bihurtu delako.


Erakusketak 10 gaietan banatzen da, bakoitzak kontzeptu zehatz bat azaltzen du zein ulertzen laguntzen digu bizi ari garen datuen erreboluzio momentua.


 

Gaia komentatu ostean, fenomeno honek ekar ditzakeen arriskuak komentatu ditugu. Zeren, adibidez, gure sare sozialetan aurkezten ditugun datuak askotan ezezagunen eskuetara heltzen dira eta horrek arrisku egoeran sartzen gaitu.  

Hausnarketa:

Bai, gaurko solasaldiak hausnarketa egiteko gogoa eragin dit. Lehengo egunean gai honen inguruan aurkeztu genuen lan bat IKT irakasgai honetako klase magistralean. Asko disfrutatu neban lan hura preparatzen eta asko ikasi ere.

Argi dago arrisku asko hartzen ditugula gure datu pertsonalak sare sozialetan jarriz, albisteak ikustea besterik ez dago jakiteko abusu informatikoaren kasuak egungo gertaerak direla. Hala ere, askotan entzun dut soluzioa sare hauek ez erabiltzean datzala eta ez nago bat ere ados. Nire aburuz, sare sozialak gaur egun ezinbestekoak dira lagunekin harremanetan jartzeko, pertsonekin kontaktua ez galtzeko eta gertaera askotaz konturatzeko, besteak beste. Norberaren datu pertsonalak jartzea askotan ez da beharrezkoa eta pertsona bakoitzaren erabakiaren mende dago. Hori horrela izan arren, egia da internet munduan izan behar den segurtasuna eskolan eta etxean landu beharreko gaia dela, arazo larriak prebenitzeko asmoarekin.


Galderak:



  • Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak.  Bilaketaren emaitzak erakusten dituen zure izen-abizenei lotutako sare sozial, iruzkin, argazki...guztiek zure identitate digitala osatzen dute, hau da, interneten bidez argitaratzen dituzun norbanako bizitzaren aspektuak ; argazkiak, albisteak, bideoak, blog-ak...
  • Pentsa ezazu  zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu? Nire aburuz, irudi egokia ematen dut. Hala ere, batzuetan ez dakigu ikusten gaituen pertsona ezaguna edo ezezaguna den eta horrek errespetua sortarazten dit.
  • Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator? Bai, nire izenaren inguruan interneten ageri dena nire ezagutzaren barnean zegoen jadanik.
  • Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu? Momentuz ez, nire ustez ez dut inoiz jarri datu oso pertsonalak publikatuta. Hala ere, interneten %100 segurtasuna izatea ezinezkoa da. Beraz, kontu handiz ibili behar da.
  • Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola? Bai. Denok ezagutu beharko genuke zein den norberaren identitate digitala. Horretarako, interneten erabilerari buruz lan egin beharko litzateke ikasgelan. Gaia behar bezala landuz baliabide teknologikoak erabilita adibideak jartzeko.








2015/11/19

PBL inguruan lanean



Irakasleak PBL-ri buruzko informazioa bilatzea esan digu, horretarako google bilatzailea begiratzea eskatu digu. Ingelesez baino ez dut aurkitu informazioa, baina euskeratu dut:


PBL - Ikaslea munduko arazo errealak aztertuz eta ezagutza sakonagoak jasotzen dituzte klase dinamiko batean. Era aktiboan parte hartzen baldin badute.
Helburu nagusia bizitzaz ikastea da.
Abantailarik handiena  da eskolak bizitza errealaren itxura handiagoa hartzen duela.

http://ictevangelist.com/wp-content/uploads/2013/07/PBL-620x320.png

Gero, erdarazko artikulu bat behatzeko esan digu, gai berberari buruzkoa. PBL erderaz ABP (Aprendizaje Basado en Proyectos) deritzo. Hurrengo esteka aurki dezakezu artikulua:



Artikulua irakurri ostean, ABP buruz hitz egin dugu ideiak emanez:
Erosoago egiten dute lan ikasleek; irakaslearekin eta beste ikasleekin duten harremana estutu egiten da, errespetuan oinarrituta. Autonomia sustatzen dute eta gustatzen zaien gaiak lantzea gustuko dute. Denbora kudeatzen dute. Zeharkako gaiak lantzen dira horrelako proiektuetan, besteak beste.

Ikusi dugu PBL proiektu honek arrakasta izateko probabilitate handiak dituela eskolan, baina oraindik ikastetxe ugari daude, gehiengoa, metodologia hau erabiltzen ez dutenak. Arrisku nabariena da irakasleek atzean geratu ahal direla ikasleen jakintzei dagokionez eta kontrolatzeko pixka bat zaila dela. Hala ere, kontrol egokia izanik eta ikasleei laguntzeko herraminta bat bezala aurkezten badira irakasleak errazagoa izango dute plangintza hau aurrera eramatea.





2015/11/20

BIDEO EDIZIOA

Klase honetan bideo edizio bat prestatzeko erabakia hartu dugu. Esan digute proiektu bat antolatu edo asmatu behar dugula non hezkuntza proiektuko irakaskuntzak landuko diren.
Gure taldean bideo edizio bat prestatzea erabaki dugu. Zientzia programa bat, hain zuzen ere.


Ideiarekin jotzeko zailtasunak izan ditugu hasieran. Hala ere, “brain storming” egin ostean denok ados gauden proposamenarekin jo dugu. Hemen duzue gure proposamena:


Esperimentu saioa


Telebista saio bat prestatuko dugu non hainbat esperimentu erakutsiko ditugu.
Esperimentuak, etxean egiteko modukoak dira eta zientzia dibertigarria izateko prestatuta egongo dira. Honela ikasiko dugu etxean ditugun materialekin zientzilariak izaten.


Ager daitezkeen zenbait esperimentu:
  • Maizenaren esperimentua.
  • Iparrorratzaren funtzionamendua.


Edukien artean hauek aukeratu ditugu jadanik:


  • Natura,Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
Materialen ezaugarrien eta haien aplikazio zehatzen arteko harremanak.
  • Arte Hezkuntza
Artea eta adierazpen plastikoa arazoei buruz hausnartzeko eremuak direla balioestea; besteak beste, arazo hauei buruz hausnartzeko eremuak: ingurumenaren hondamena, indarkeria...
  • Gorputz Hezkuntza
Mugimen-trebetasunak gero eta konplexutasun handiagoa duten testuinguruetara egokitzea, eraginkortasunez eta sormena landuz.
  • Hizkuntzak
Elkarrizketa landu, hizkuntza zientifiko, tekniko eta formalaren erabilera sustatu.
  • Matematika
Denboraren neurketa, esperimentuetan zenbait ezagutza matematiko landuko ditugu. Ezagutza fisiko eta kimiko basikoen irakaskuntza
  • Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako hezkuntza.
Ikasleen arteko harreman egokia eta errespetuan oinarritutakoa sustatzea.


Atal honekin bukatzean, “history board” bat egiten hasi gara gure programa antolatzeko, baina ez digu eman denbora bukatzeko.


Hausnarketa:
Oso metodo egokia dela uste dut proiektuetan oinarritutako irakaskuntza. Metodo honek izugarrizko prestakuntza eta lan gogorra eskatzen du. Baina emaitzak frogatuta daude hainbat ikerketei esker. Inoiz bizi izan ez dudan metodoa da, beharbada unibertsitatean soilik. Ondorioz zerbait berria da niretzako eta ondorioz, erakartzen nauen ezagutza. Gustora sentitu naiz ariketa egiten, taldean giro ona baitugu eta lan egiteko joera jadanik barneratua dugulako.






2015/11/27

Errobotika ezagutzen



Gaur errobotikarekin arituko ginela lanean aurreratu zigun Andoni gure irakasleak. Horretarako denok ordenagailuak eramateko eskatu zigun. Errobotika lantzeko gai horretan aditua den pertsona bat etorri da. Multimedia eta teknologia enpresa garrantzitsu batean egiten du lan eta errobotikak hezkuntzan duen eragina eta izan behar duen aplikazioa azaldu digu.



Bikoteka jarri gara eta bakoitzari errobot bat eman digu pixka bat maneiatzeko eta kontaktua izateko mundu horrekin. Horretarako ordenagailura konektatu dugu eta berarekin interaktuatzen eman dugu goiza. Baina klasea bukatu da errobota ondo ezagutzea amaitu baino lehenago, beraz ezin izan dugu disfrutatu nahi genuen guztia.

Oso interesgarria iruditu zait, teknologia munduak zirrara sortzen didalako. Gainera, modu entretenigarri eta ulerkor batean azaldu ditu gaiari buruzko ezagutzak. Ez legoke bat ere txarto berriro izango bagenu holako klaseren bat. Asko gustatu zait eta!

2015/12/10

 PROIEKTUA MARTXAN


Aurreko astean martxan jarri genuen proiektuarekin jarraitu dugu. Hasteko, egin beharko “storyboard” bukatu dugu. Nire taldekideak proiektu honetan Xabier Capetillo eta Hodei Achutegui izan dira eta lanaren izena: ExperimenTV. Oso ondo pasatu dugu hasierako grabaketa saio honetan. Bideoa editatzeko, adobe premiere deituriko programa bat deskargatzeko esan digu irakasleak eta horri ekin diogu. 


Ostean, tutorial txiki bat egin digu programa konplexu hura azalduz eta ezinbestekoa iruditu zait, ez bait nuen ideiarik ere ez programaren funtzionamenduaz. Proiektua egiteko erabili ditugun bideoak YouTube-tik atera ditugu eta “Force download” programarekin ordenagailura deskargatu.
Azkenik, bideoa hurrengo egunean montatzea erabaki dugu denbora faltagatik eta horrela era egokiagoan egingo dugulakoan gaudelako.





2015/12/11


GRABAKETA EGUNA



Gaurko egunean, bideoa erdi bukatutzat utzi dugu. Klase ordua hasi eta berehala ekin diogu lanari. Lehenengo, egun honetan egingo genuenaren planifikazioari ekin diogu; horretarako, paper batean idatzi dugu egin beharreko guztia. Ondoren, atzo jaitsi genituen bideoak gainetik komentatzen hasi gara. Nik kontu hauetarako ez dudanez inolako lotsarik, neure burua aurkeztu dut bideoei ahotsa emateko eta ideia ona izan dela pentsatu dugu taldekide guztiok. Grabaketa egiteko, klasetik irten gara eta ondoko pasabidean egin dugu, akustika egokia aurkitu baitugu.


Esan behar dut oso eroso sentitu naizela grabaketa egiten gure IKT proiekturako. Talden lana eta giro ona sustatu da eta bai klasean, bai gure taldean. Gainera, hasieratik planteatutako helburuak betetzen ari direlakoan gaude eta klasearen erritmoan goazela uste dugu. Aipagarria da irakaslea beti dagoela laguntzeko prest, eta horrek nolabaiteko erraztasuna ematen duela lan egiterako orduan. Ondorioz, esan dezaket gaurko klasea oso baliagarria izan dela!

2015/12/17

AURKEZPEN EGUNA!

Egun honetan, aurrekoetan preparatzen egon ginen proiektuak aurkezten aritu gara. Proiektu desberdin eta oso interesgarriak ikusi dira. Nabaritu da talde guztiek lan egin dutela eta denbora eman diotela proiektua bere osotasunean lantzen. Klaseko lehenengo ordua proiektuari azken ukituak ematen egon gara, baina ia bukatua genuenez ez dugu denbora askorik eman eta egun honetan bertan aurkezteko erabakia hartu dugu.

Bukaeran, hausnarketa orokor bat egiteko asmoarekin, uste dut proiektu interesgarria eta landua izan dela bai gurea, bai gaur aurkeztu duten lan guztiak. Lanean aritzeko gogoekin ibili garelako denok eta eroso egon garelako.

Azkenik, esan beharra dago interesgarria  iruditu zaidala ideia, baina denbora gutxi izan dugula ere azpimarratzekoa da.



2015/12/18

AZKEN SAIOA


Azken eguna, bai, baina horrek ez du esan nahi egun erraza izan denik… Aurkakoa izan baita, egun gogorr. Irakasgai guztietan genuen aurkezpena eta IKT irakasgaitik ordu bete lehenago irten gara DAL edo modulu lana aurkeztu behar genuelako.

Hala ere, gaurko egunean, beste ikaskideen blog-ak ebaluatzeari ekin diogu. Niri Maider Bartolome, Marian Elorriaga, Ane Elorza eta Ibai Arceoren blog-ak egokitu zaizkit. Oso ondo zeudela orokorrean iruditu zait, eta ebaluaketa nota on bat merezi zutela iruditu zait.

Hori egitean, klasetik joan behar izan gara modulu lana aurkeztera eta, beraz, ez dugu klasearekin jarraitu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario